XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Girixtiño maiteak, bai, zonbat jende gal-bidean dabiltzanak, deusen axolarik gabe!.

Bainan gaitza ez da hein berean sartua bihotz guzietan: eskuin barna, ezker barnago....

Bihotzak ez dira ageri, eta Jainkoak daki bakarrik nolakoak diren, haren alde, ala haren etsai....

Izpiritu saindua senditzen dut ni baitan; harek baderabilka ene mihia, harek ene besoa.

Ikusten duzue, denek, ahurrean dudan pilota?.

Nik bi begiak hetsirik, itsurat aurdikiko dut zuen arterat....

Nor ere hunkituko baitu eliza huntan, harek kasu egin beza; jakin beza debruaren gerrenerako bipildua dela, bai eta Satan gorriaren selaururako zohi!.

Begi-bazterrez behatzen dio Kixkili, begiak hesten, pilota eman ahala botatzen zurrungariari buruz....

Jesus! Zer da hau?....

Pilotak galerietako zureria hunkitu-eta, huna non itzultzen den xuxen-xuxena predikariari buruz; hunek airetik biltzen du erranez: - Falta pilota!.

Jendea harritua zagon, ez jakin zer pentsa; eta memento batez, apez eta fededun, oro ixil-ixila baitzauden, hantxet, begitartea bi eskuen artean, adi omen zitakeen Kixkil debru hori, usteldua irriz... kur-kur-kur!.

Zer nahi izanik, jaun merak manatu zuen Murtutsen iduri eder bat; eta ihardetsi zioten baietz, maiatzeko hogoia gabe egina zatekeela.

Ernatu behar ziren beraz Itsasun, eliza eta bertze bazter guzien gain-gainetik apaintzeko.

Bainan zertarik has?.

Hainbertzenarekin giltzain gaixoa ezkila dorre puntarat igan baitzen arratsalde batez, handik harritua jautsi zen, ikusirik han kardo ondoxka bat!.

Nola jina zen halako tokian landare txar hori?.

Ez zena hor, ontsa pentsatu-ta, sorginkeria edo debrukeria zerbait?.

Kontseilua bildurik, herriko gizonek ezagutu zuten, denek, Satanen lana zela; eta deliberatu, behar zirela ederki mendekatu herriari egin laido itsusi baino itsusiago hortaz.

- Lekuaren gainean asto bati jan-araz baginezo?.